113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren ebazpen bidez, Luis Ramón Ciordia del Portillo alkateordeari eskuordetu zaizkio Alkatetzaren eskumenak, maiatzaren 22tik 27ra, biak barne, alkatea udalerritik kanpo egonen baita. Hori guztia, bat etorriz honako honekin: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsia).

Allon, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2408173