2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urteko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik, eta aginduko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
Ablitasen, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2408053