113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Garraioaren hiria industrialdean proiektatuta dagoen sarea egungo RMB-31088 sarearen bidez indartzeko instalazioen egikaritzea baimentzeko proiektua. Sustatzailea Nedgia Navarra SA da. GN-411-2 espedientea.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean eta gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta haren hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan ezarritako ondorioetarako, Nedgia Navarra SAren honako eskaera hau jartzen da jendaurrean:

"Noaingo udal mugarteko garraioaren hiria industrialdean proiektatuta dagoen sarea egungo RMB-31088 sarearen bidez indartzeko instalazioen egikaritzea baimentzeko proiektua".

Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Era berean, esteka honetan eskuratu daiteke informazioa:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-GN-411-2

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira, edozein erregistro bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako moduetatik edozeinetan. 20 egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta zuzendu behar dira Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalera, kasuan kasuko espedientearen zenbakia zein den adierazita.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 16an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2407999