112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Aritzaletako UE-ARIT-6 eta DPC-2 unitateetan, 29. poligonoko 16. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Aritzaletako 29. poligonoko 16. lurzatian, zehazki, UE-ARIT-6 eta DPC-2 unitateetan.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 28an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408228