112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

83E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 14koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, José Antonio Larumbe Abuin jauna, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko Ezagutza Transferitzeko Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Antonio Larumbe Abuin jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko I+G+b Zerbitzuko Ezagutza Transferitzeko Ataleko burua, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2024ko maiatzaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea I+G+b Zerbitzura, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusira, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuko Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2024ko maiatzaren 14an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.

Iragarkiaren kodea: F2407977