112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3 (Arrosadia-Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialaren A1 unitaterako. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-MAY-24 (12/UV).

«Ikusi da Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialaren A1 unitateari dagokion xehetasun-azterketaren dokumentua, Construcciones Tellechea SAk 2024ko apirilaren 26an izapiderako aurkeztutakoa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2024ko apirilaren 30ean emandako txostenarekin, bai eta Hirigintza Gerentziako legelariak 2024ko maiatzaren 10ean emandako txostenarekin ere, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Construcciones Tellechea SAk sustatutako xehetasun-azterketa, Arrosadia-Lezkairu eremuko Plan Partzialaren A1 unitateari dagokiona. Azterketaren bidez, definitu nahi dira unitate horretako eraikinen sestrak eta konposizio-unitatea.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta Udaleko iragarki-taulan paratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea Iruñerriko Mankomunitateari eta Construcciones Tellechea SAri».

Iruñean, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2408186