112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Udal Plan Orokorra

Lurralde Kohesiorako kontseilariak urtarrilaren 26an emandako 5E/2024 Foru Aginduaren bitartez, behin betiko onetsi zen Eloko Udal Plan Orokorraren espedientea, udal honek sustatua. Espedientea 2024ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean.

Foru agindu horretan xedatua betez, dagozkion hirigintzako araudia eta katalogoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Hirigintzako araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Elon, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Udal Plan Orokorra (PDFa)*.

–Lurraldea okupatzeko estrategia eta eredua.

–Memoria, hirigintzako araudia, ingurumen-azterketa eta ondarearen katalogoa.

(*) Fitxategiak 30 Mb-tik gora ditu.

Iragarkiaren kodea: L2404749