2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Hiri-jarduketarako plan berezia, Larunbeko 15. poligonoko 226. lurzatian. Behin betiko onespena
Itzako udalak, 2024ko maiatzaren 13ko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Larunbeko 15. poligonoko 226. katastro-lurzatian. Sustatzaileak Javier Erbiti Mindegia eta Francisco Javier Martiarena dira.
Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatuz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Itzan, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2408241