112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Xehetasun-azterketa, Zuastiko 2. poligonoko 275. lurzatian (15.10 area homogeneoa). Behin betiko onespena

Itzako Udalak, 2024ko maiatzaren 13ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat aldatzeko espedientea. Azterketak eragina dauka 2. poligonoko 275. lurzatian (15.10 area homogeneoa), eta helburua da lurzatiaren gehieneko lerrokadurak aldatzea. Sustatzailea Logisti-K Gestión de Negocios SL da. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Haren edukia jakitera ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 79. artikuluari.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Itzan, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408218