2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Aldaketa, Etxebizitzak birgaitzeko laguntzen ordenantzan. Behin betiko onespena
Berriozarko Udalak, 2024ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea etxebizitzak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan (2024ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean).
Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari.
Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Berriozarren, 2024ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
ETXEBIZITZAK BIRGAITZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAREN ALDAKETA
LAGUNTZA BEREZIAK, ZAURGARRITASUN EGOERAN DAUDENENTZAKO |
JARDUKETA MOTA | FAMILIA-UNITATEAREN EDO BIZIKIDETZA-UNITATEAREN DIRU-SARRERAK |
< 1 aldiz Errenta Egokiagatiko Erosahalmen Nahikotasuna (ERREGEROSNA) | 1 eta 1,7 arteko ERREGEROSNA |
Etxebizitzetako energia-efizientzia eta jasangarritasuna | a) Inguratzaile termikoa hobetzea | %40 Gehienez: 5.500 euro | %20 Gehienez: 2.750 euro |
b) Energiaren aldetik efizienteak diren instalazioak jartzea edo hobetzea. c) Energia berriztagarriak sortzeko edo erabiltzeko aukera ematen duten ekipoak instalatzea. d) Eraikineko edo lurzatiko instalazio komunen energia-efizientzia hobetzea. e) Urez hornitzeko instalazioak hobetzea eta ura aurrezteko mekanismoak jartzea | %40 Gehienez: 3.100 euro | %20 Gehienez: 2.000 euro |
Iragarkiaren kodea: L2407622