112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Jarraikiz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legeari, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta haiekin bat heldu diren gainerako legeei,

EBATZI DUT:

Baimena ematea ezkontza zibila egiteko Artaxoako udaletxean, 2024ko ekainaren 1ean, eta ezkontza zibil hori egiteko ahalmena eskuordetzea Marta Recarte Urra Udal honetako zinegotziari. Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen denetik aurrera.

Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2408147