2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Udal Plan Orokorraren aldaketa, hirigintzako araudiaren 62. eta 63. artikuluetan
Behin betiko onetsi da aldaketa egitea Udal Plan Orokorrean, hain zuzen ere, hirigintzako araudiaren 62. eta 63. artikuluetan. Sustatzailea Allingo Udala da, eta aldaketa onetsi da irailaren 8ko 115E/2021 Foru Aginduaren bidez. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emandako foru agindua da, eta 2021eko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n.
Hartara, argitara ematen da onetsitako aldaketari dagokion araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Amillaon, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2408224