1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
150/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 26koa, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 20ko 92/2024 Foru Agindua (foru agindu horrek departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzen ditu).
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoaren alde egin da.
39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu behar dutela administrazio publikoek, eta gainerako pertsona juridikoen aldean tratamendu berezia izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik, komeni da departamentu bakoitzaren eta haien mendeko erakunde autonomoen ordezkariek sinadura elektronikoa izatea.
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak eman martxoaren 20ko 92/2024 Foru Aginduaren bidez, departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatu ziren.
Ikusi da ez direla jasotzen ziurtagiria eduki behar duten zenbait pertsona, eta, beraz, aipatu foru legea aldatzen da pertsona horien izenak adierazteko.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Aldatzea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak eman martxoaren 20ko 92/2024 Foru Aginduaren 1. puntua (foru agindu horrek departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki behar duten funtzionarioak izendatzen ditu). Honela idatzita geratuko da:
"1. Honako funtzionario hauek izendatzea departamentuaren eta haren erakunde autonomoen ordezkariaren ziurtagiri digitala eduki dezaten:
–Fermín Casado Leoz, idazkari tekniko nagusia.
–Mar Torres Echeverría, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Mendekotasunaren Arretaren Araubide Juridikoaren, Gizarte-inklusioaren eta Garapenerako Lankidetzaren Ataleko burua.
–María Garciarena Otano, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Administrazio Aferetarako Bulegoko burua.
–Blanca Irurozqui Eguaras, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikitako Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua.
–Inmaculada Arguibide Martínez, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Erregistro, Agiritegi eta Informazio Bulegoko burua.
–Jorge Ahechu García, Sustapen eta Eraldaketa Digitalaren Zerbitzuko Sistemen Kudeaketarako Ataleko burua.
–M.ª Jesús Pérez Lafuente, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Ataleko burua.
–Ana Arteaga Martínez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza eta kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria.
–Beatriz Segura Ibáñez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Langileria Bulegoko burua".
2. Betiere, egindako izendapenak noiznahi errebokatzen ahalko dira.
3. Foru agindu hau jakinaraztea izendatutako pertsona eta zerbitzuei, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusiari.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 26an.–Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.
Iragarkiaren kodea: F2407847