112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko. Izendapen-proposamena

Lehendakaritzaren otsailaren 2ko Ebazpenaren bidez, Bortzirietako Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzuko zerbitzu anitzetako langile lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2024ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Hautaprobak bukaturik, bat etorriz deialdiaren 9.1. oinarrian adierazitakoarekin, Epaimahai Kalifikatzaileak igorri dio Lehendakaritzari Ricardo Chocarro Losantos jauna Bortzirietako Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzu anitzetako langile izendatzeko proposamena, bera baita deialdian puntu gehien lortu dituen izangaia.

Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturalen barruan, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Bortzirietako Hiri-hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen bulegoetan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxalarren, 2024ko maiatzaren 17an.–Lehendakaria, Patxi Castillo Graciarena.

Iragarkiaren kodea: L2408083