2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
GARES
Deialdia, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Izendapenak
Amaitu da prozesua, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzekoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari, premiazko neurri batzuk ezartzen baititu enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia onetsi zen Garesko Udaleko alkatearen 2022ko azaroaren 16ko 3466 Ebazpenaren bidez (2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 28an), eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenari, erabaki da:
1. Langileak izendatzea honako ebazpen hauen bidez:
Alkatetzaren maiatzaren 20ko 217/2024 Ebazpenaren bidez honako hau EBAZTEN DA:
Lehena.–Marta Echarri Erice izendatzea Garesko Udalaren zerbitzuko funtzionario, jardun dezan hutsik dagoen C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 1-05).
Alkatetzaren maiatzaren 20ko 218/2024 Ebazpenaren bidez honako hau EBAZTEN DA:
Lehena.–David Azpilicueta Guembe izendatzea Garesko Udalaren zerbitzuko funtzionario, jardun dezan hutsik dagoen D mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 5-04).
Bigarrena.–Juan José Ancin Luri izendatzea Garesko Udalaren zerbitzuko funtzionario, jardun dezan hutsik dagoen D mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 5-05).
Alkatetzaren maiatzaren 20ko 220/2024 Ebazpenaren bidez honako hau EBAZTEN DA:
Lehena.–Noelia Artazcoz Azcarate izendatzea Garesko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, jardun dezan hutsik dagoen C mailako turismoko teknikariaren lanpostuan, lanaldi osoan (plantilla organikoko zenbakia: 3-01).
2. Izendatutako izangaiek 2024ko ekainaren 4an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko.
3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Garesen, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2408112