112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

24-00477 gora jotzeko errekurtsoa, administrari laguntzaile lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien lehentasun-ordenari dagokiona. Interesdunak epatzea

Pablo Melendo Lópezek 24-00477 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, alkateak 2024ko martxoaren 8an emandako ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, baietsi egin zen berraztertzeko errekurtso bat, 2024ko urtarrilaren 15eko erabakiaren aurka jarritakoa. Izan ere, erabaki horren bidez, aldatu egin zen administrari laguntzailearen lanpostua aldi baterako kontratatzeko izangaien lehentasun-ordenan.

Espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko (Iturrama kalea 10, sarbidea Ezkirotz kaletik, 31007-Iruñea, Nafarroa), errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, kontuan hartuta zer dagoen ezarria urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan).

Azkoienen, 2024ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2407620