112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru (3) lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko maiatzaren 20an egindako bileran honako erabaki hau hartu zuen:

Behin Iruñeko Udalaren zerbitzura euskara itzultzaile aritzeko hiru (3) lanpostu oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua amaiturik, bat etorriz hala 2019ko maiatzaren 7ko Erabakiaren bidez Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi eta 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 16koan, argitaratutako deialdiarekin nola hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, eta behin eskatutako agiriak aurkeztuta, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat hau,

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea Udaleko euskara itzultzaile aritzeko lanpostuetarako Sergio San José Cosme jauna, Aitor Blanco Leoz jauna eta Idoia Vaquero Legarra andrea.

2. Plaza hutsak esleitzea jarraian xedatutakoarekin bat:

ESLEITUTAKO PLAZAK

ABIZENAK ETA IZENA

PLAZA

ALORRA

ATXIKIPEN-EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

SAN JOSÉ COSME, SERGIO

1-100600-5

BERDINTASUNA, EKINTZA KOMUNITARIOA, AUZOAK, HERRITARREN PARTAIDETZA ETA EUSKARA

EUSKARA ZERBITZUA

FUNTZIONARIOTZA

BLANCO LEOZ, AITOR

1-100600-6

VAQUERO LEGARRA, IDOIA

1-100600-7

3. Izendatutako pertsonek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapenaren jakinarazpena noiz jaso eta hortik aitzina.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2408157