2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LARRAUN
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen Larraungo alkate jaunak 2022ko azaroaren 29an hartutako erabakia, zeinaren bidez deialdia onetsi baitzen, lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
Deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenekin bat etorriz, Larraungo Udaleko alkateak honako ebazpena eman du, zeinaren bidez izendatzen baita Larraungo Udalaren zerbitzura lan kontratudun finko gisa arituko den izangaia.
45/2024 Ebazpena, maiatzaren 16koa, zeinaren bidez Idoia Saralegui Ochotorena andrea lan kontratudun finko izendatzen baita administrari ofizialaren lanpostuan aritzeko eta haren kontratua onesten baita.
Lanpostuaz jabetzeko eguna 2024ko ekainaren 10a izanen da.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mugiron (Larraun), 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2408073