112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FITERO

Deialdia, lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Fiteroko Udaleko alkatearen ebazpen baten bidez, langile lan-kontratudun finko izendatzen da deialdian bigarren puntuaziorik handiena lortu duen izangaia, zerbitzu orokorretako laguntzailearen lanpostuan aritu dadin San Raimundo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzura. Lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdi bat zen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin (behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien legea).

Catiusca Vera Vera izangaia borondatezko eszedentzian deklaratu da, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrera.

Deialdiko 11.6 oinarrian xedatutakoaren arabera, bidezkoa da Federico Vaya Ibañez izangaiak lanpostua betetzea.

Beraz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Federico Vaya Ibañez izendatzea San Raimundo Zahar Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko.

2. San Raimundo Zahar Etxea erakunde autonomoaren lanpostu huts hau esleitzea Federico Vaya Ibañez izangaiari: zerbitzu orokorretako laguntzailea, lan-araubidean eta lanaldi partzialean. Oinarrizko soldata. Hitzarmenaren plusa. Soldata plusa. Jaiegunetako plusak.

3. Izendatuak hamar eguneko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aditzera ematea ebazpenaren aurka, hautara, errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Fiteron, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2407951