2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
DONEZTEBE
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Alkateak azaroaren 25ean emandako 179/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuta dagoenarekin (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Orain, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, eta alkatearen irailaren 29ko 186/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi da honako hauek kontratatzea aldizkako langile lan-kontratudun finko, Doneztebeko Udaleko Musika Eskolaren zerbitzura jarduteko: Beñat Arce Ancin (perkusioko eta bateriako irakaslea), Gaizka Sarasola Iartzabal (txistuko irakaslea), Andrea Nicolás Izaguirre (gitarrako irakaslea), Marta Uruñuela Arregui (pianoko irakaslea) eta Iban Galdos Lizarazu (akordeoiko eta trikitixako irakaslea).
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Donezteben, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, M.ª Arantzazu Arregui Alberro.
Iragarkiaren kodea: L2408069