112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORTES

Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Bete gabe deklaratzea

Alkatetzaren maiatzaren 2ko 146/2024 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi da: deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Cortesko Udalaren zerbitzura jardun dezan. Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2024ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan, honako hau ebatzi da Alkatetzaren maiatzaren 20ko 225/2024 Ebazpenaren bidez:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko lekualdatze-lehiaketa. Lanpostua Cortesko Udalaren zerbitzukoa da, eta plantilla organikoan 3 zenbakiarekin identifikaturik dago.

2. Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Cortesko Udaleko ediktuen taulan eta egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/d4598563-5703-448f-ba6e-c95ffe95ba9e/.

3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.

4. Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2408126