2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORTES
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Alkateak 2024ko maiatzaren 20an emandako 225/2024 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:
Lehenengoa.–María Victoria Urzáiz Martín eta María Isabel Valls López izendatzea Cortesko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, udal eraikinak garbitzeko peoiaren lanpostuetan aritu daitezen, 22 zenbakidun lanpostuan eta 24 zenbakidun lanpostuan, hurrenez hurren.
Bigarrena.–Izendapena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-fitxan, Cortesko Udalaren gardentasunaren atarian (ezaugarrien taulan zehazten da).
Lanpostuaren jabetza hartzeko, hilabeteko epea egonen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek, salbu behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte Cortesko Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
Hirugarrena.–Alkatetzaren ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi ondotik.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Cortesen, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2408125