112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Castejongo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko azaroaren 13an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01517.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200101517 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

–Erregistrokoa:

Castejongo 427 zenbakiko finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 3564. liburukia, 90. liburua, 70. folioa.

"Hiri finka.–Castejongo San Jose kaleko 14an dagoen etxea, beheko solairua eta goian beste solairu bat dituena, eta patioa edo eskorta. Orubeak ehun eta hamalau metro eta hirurogeita sei dezimetro koadroko azalera du. Bi etxebizitza ditu, bat beheko solairuan eta beste bat goikoan, eta haietako bakoitzak hirurogeita hemezortzi metro koadroko azalera eraikia du, eta patioak edo eskortak, berriz, hogeita hamasei metro eta hirurogeita sei dezimetro koadrokoa. Mugakideak: aurrealdean, haren helbideko kalea; sartu eta eskuinean, 474. lurzatia; ezkerrean, 476. lurzatia; eta atzealdean 466. lurzatia, denak 2. poligonokoak".

–Katastrokoa:

Castejongo 2. poligonoko 475. lurzatia (1. eta 2. hiri unitateak, 1. azpiarea).

Etxebizitza, San José kaleko 14an, 1. solairuan eta behe solairuan, 119 eta 104 m²-ko azalerarekin, hurrenez hurren.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001590158IO.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko maiatzaren 21ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2408214