1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
52/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, Lurralde Mugaketako Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Lurralde Mugaketako Batzordearen Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuaren 6. artikuluak ezarri zuen Lurralde Mugaketako Batzordearen osaketa, eta, labur esanda, hau xedatu zuen: Batzordean Foru Komunitateko Administrazioaren bost ordezkari izanen dira, toki entitateen bost ordezkari, haien federazioek edo elkarteek izendatuak Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan, eta erakunde publiko eta pribatuen bost ordezkari, administrazio publikoaren, geografiaren eta hirigintzaren arloko espezialistak. Era berean, urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuaren 8.1 artikuluak aipatzen du batzordeko idazkari lanak Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko A mailako funtzionario batek beteko dituela.
Lurralde Kohesiorako kontseilariak eman uztailaren 29ko 42/2020 Foru Aginduaren bidez, Lurralde Mugaketako Batzordeko kideak izendatu ziren. Azken foru eta toki hauteskundeen ondorioz ordezkaritza-kargu batzuk berritu direnez, bidezkoa da Foru Komunitateko Administrazioaren eta toki entitateen ordezkari berriak izendatzea, bat etorriz, toki entitateen ordezkarien kasuan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak egin dituen izendapenekin. Bestalde, ez da aldatzen erakunde publiko eta pribatuen kideen izendapena, salbu eta Nafarroako Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialari dagokionez, berritu behar baita oraingo ordezkariak erretiroa hartu duelako. Bukatzeko, Foru Komunitateko Administrazioaren egituran antolaketaren aldetik izandako aldaketak direla eta, bidezkoa da Batzordeko idazkariaren izendapena ere aldatzea.
Adierazitakoarekin bat, urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuaren 6.2 eta 8.1 artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Ondoko hauek izendatzea Lurralde Mugaketako Batzordeko kide:
a) Foru Komunitateko Administrazioaren ordezkari hauek:
Óscar Chivite Cornago jauna, Lurralde Kohesiorako kontseilaria; presidentea izanen da.
Jesús María Rodríguez Gómez jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia; presidenteordea izanen da.
José Antonio Marcén Zunzarren jauna, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia.
Ana Rodríguez Hidalgo andrea, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko zuzendaria.
Javier Cía Aldaba jauna, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko burua.
b) Toki entitateen ordezkariak, toki entitateen elkarte edo federazioek Foru Komunitatean duten ezarpenaren proportzioan hautatutakoak:
Xabier Alcuaz Andueza jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua eta Tafallako alkatea.
Alejandro Toquero Gil jauna, Tuterako alkatea.
Santos Etxegia Oronoz jauna, Basaburuko alkatea.
Alejandro López Orejuela jauna, Orkoiengo alkatea.
Berta Enrique Cornago andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko idazkari nagusia.
c) Erakunde publiko eta pribatuen ordezkariak (administrazio publikoaren, geografiaren eta hirigintzaren gaietan espezialistak):
Jesús Cabrejas Palacios jauna, Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoaren Nafarroako mugaketaren ordezkaria.
Eugenio de Ezquerra Cobertera jauna, Nafarroako Geografoen Elkargoko ordezkaria.
Raquel García Pérez andrea, Nafarroako Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialeko ordezkaria.
Juan José Pons Izquierdo jauna jauna, Nafarroako Unibertsitatearen ordezkaria.
Juan José Calvo Miranda jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaria.
2. Lurralde Mugaketako Batzordeko idazkari izendatzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Ataleko burua. Bera kanpoan dagoenean, eri dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, urriaren 18ko 278/1990 Foru Dekretuko 8.1 artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen dituen pertsona batek ordezkatuko du.
3. Indarrik gabe uztea Lurralde Kohesiorako kontseilariak eman uztailaren 29ko 42/2020 Foru Agindua, Lurralde Mugaketako Batzordeko kideak izendatzen dituena.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 10ean.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2407717