Iragarkia
112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
58/2024 EBAZPENA, Energiako, Enpresa I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, eraikitzeko administrazio baimena eta deklarazioa ematen da, hain zuzen, onura publikoa aitortuz, (1. fasea), "Tutera I" izeneko eguzki instalazio fotovoltaikorako eta hari atxikitako transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tutera udal mugarteetan.
1.–Eskaera, eraikitzeko administrazio baimena eskuratzekoa eta zehazki onura publiko deklaratzekoa.
Energiako, Enpresa I+G+b-ko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak apirilaren 24an emandako 60/2023 Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio baimena eman zen EDP Renovables España SLUrentzat, energia elektrikoa ekoizteko 13 MW-eko "Tudela I" eguzki instalazio fotovoltaikorako, eta orobat haren transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 9E/2023 Ebazpenean ezarritako baldintzak betetzearen mende. Ebazpen hori 2023ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 18an.
2023ko maiatzaren 17an, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 130. eta 143. artikuluak aplikatuz (haren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dira), EDP Renovables España SLUk eskatu zuen eraikitzeko administrazio baimena ematea eta onura publikoa zehazki deklaratzea energia elektrikoa ekoizteko aipatutako instalaziorako eta hari atxikitako transformazio eta ebakuazio azpiegituretarako, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan.
Eskaerarekin batera emandako dokumentazio teknikoaren arabera, "Tutera I" eguzki instalazio fotovoltaikoaren egikaritze proiektuak barne hartzen ditu:
–"Tutera I" eguzki instalazio fotovoltaikoa, ezaugarri nagusi hauekin:
- 20.128 modulu fotovoltaiko, 13,28 MWp-ko puntako potentzia osoarentzat.
- 52 inbertsore fotovoltaiko, 13 MW-eko potentzia instalatu baterako.
- 3 transformazio zentro.
- 17,24 hektarea inguruko azalera okupatua.
–"Tutera I" eta "Ttutera II" eguzki instalazio fotovoltaikoetan sortutako energia biltzen duen zentro kolektore bat.
–30 kV-ko lurpeko linea, zentro kolektorearen eta "Tutera Promotoreak" transformazio azpiestazioaren (beste espediente batekoa) artean, 17 km inguruko luzerakoa, barne direla Lodosako ubidea eta NA-3010 toki errepidea (102 metro) airetik gurutzatzeko tarteak.
2.–Kontsulten izapidea.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 131. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, 2023ko maiatzaren 18an kontsulta egin zitzaien erakunde hauei, eta taulan ageri diren txostenak jaso ziren:
ERAKUNDEA | Zk. | DATA |
Ingurumen Eraginaren Atala | 1 | 2023-06-08 |
Lurraldearen Antolamenduaren Atala | 3 | 2023-06-28 |
Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusia (Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa) | 2 | 2023-06-16 |
Red Eléctrica de España SAU. | 4 | 2023-07-03 |
Tuterako Udala | - | - |
Araudi horretan berean xedatutakoari jarraiki, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jasotako txostenak helarazi zizkion EDP Renovables España SLUri, hamabost eguneko epean oniritzia eman ziezaien edo egokitzat jotzen zituen eragozpenak jar zitzan.
Hona hemen txosten horien edukia eta analisiak eta haiei emandako erantzunak:
1. txostena.–Ingurumen Eraginaren Atala.
2023ko ekainaren 6ko txostenean Ingurumen Eraginaren Atalak adierazi zuenez, "proiektu horietan egindako aldaketek ez dute ingurumen eragin adierazgarririk baimendutako proiektuek eraginen lituzketen ukipenen aldean". Era berean, IEAn ezarritako baldintzak betetzeari dagokionez, zenbait ohar egin zituen, sustatzaileak kontuan hartu beharrekoak, eta honako hau zehaztu zuen: "eraikitzeko administrazio baimena emateko eta onura publikoa deklaratzeko bestelako eragozpenik ez da ikusten". Azkenik, zera zioen, "ahal den eperik laburrenean, eta nolanahi ere, ustiapena baimentzeko eskaera baino bi hilabete lehenago, ingurumen eraginaren adierazpenean aipatzen den dokumentazio guztia aurkeztu behar da, besteak beste, obrak egiteko modua, integrazio neurriak, konpentsazio neurrien ezarpena, ingurumen zaintza, ingurumena leheneratzea, etab., azalduz. Ingurumen Eraginaren Atalaren aldeko txostena jaso beharko da, ustiapenerako baimenaren aurretik".
2. txostena.–Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Trenbide Plangintzaren Zuzendariordetza Nagusia.
2023ko ekainaren 16ko txostenean, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiak trenbide ukipenak aztertu zituen, txosten honetan: «Abiadura Handiko Korridore Kantauriar-Mediterraneoari buruzko Informazio Azterlana. Tartea: Zaragoza-Castejón», eta ondorioztatu zuen ezen "proiektuari oniritzia eman ahal izateko, ebakuazioko linea aldatu beharko da, gurutzatzeak minimizatuz eta Informazio Azterlaneko trazadurarekiko detektatu diren interferentziak konpondu beharko dira, eta dokumentazio berria SGPF honetara bidali".
Sustatzaileak hainbat argibide eta doikuntza erantsi ondoren, 2024ko otsailaren 26an, Zuzendariordetza horrek berak aldeko txostena eman zuen proiektuko gurutzatzeentzat, betiere gogora ekarriz "kontuan hartu beharko dela aipatutako informazio azterlan horretan jasotzen den trenbidearen trazaduran oraindik ere aldaketak egin litezkeela ondorengo faseetan (...) eta beraz, ebakuazio linearekin lotutako edozein jarduketak etorkizunean inolako ukipenik ingurune horretan aurreikusitako tren azpiegiturei eraginen balie, dela haren eraikuntzan, dela ustiatu bitartean, sortutako ukipena konpontzeko egin beharko liratekeen kokapen berrien edo konpontze lanen ondoriozko gastuak eguzki instalazio fotovoltaikoaren instalazioen sustatzailearen kontura izanen direla, eta ez diotela inola ere kostu gehigarririk ekarriko Estatuko Administrazio Orokorrari".
3. txostena.–Lurraldearen Antolamenduaren Atala.
2023ko ekainaren 28ko txostenean, Antolamenduaren Atalak gogorarazi zuenez, lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabileretarako baimena, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 24ko 160E/2023 Ebazpenaren bidez emana, "eskuratzeko baldintza zen parkearen ebakuazioko linearentzat lurzoru urbanizaezineko baimena lortzea".
Sustatzaileak zenbait azalpen eta doikuntza egin zituen proiektuan, behin betiko konponbidea lortu arte. 2023ko abenduaren 4an aurkeztu zuen, eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren apirilaren 22ko 121E/2024 Ebazpenaren bidez, lurzoru urbanizaezineko jarduera eta erabileretarako baimena eman zen, "Tutera I" eta "Tutera II" eguzki instalazio fotovoltaikoentzat (erdi tentsioko 30 kV-ko lineak, SET "Tutera Promotoreak" 220/30kV; eta SET "Tutera Promotoreak" eta SET "Tutera 220 kV" estazioen arteko LASAT -aireko eta lurpeko goi tentsioko linea elektrikoa-), 2023ko abenduan aurkeztutako dokumentazioaren arabera eta hirigintza baimenean berean ezartzen diren zehaztapenen arabera.
4. txostena.–Red Eléctrica de España SAU.
2023ko uztailaren 3ko txostenaren bidez, Red Eléctrica de España SAUk dokumentazio gehigarria eskatu zuen eta argibideak, linea elektrikoa "Tutera 220 kV" SET azpiestaziora sartzeko erari buruz. Gainera, zenbait baldintza tekniko zehaztu zituen eta bere jabetzako linea batekiko gurutzatzea arauen araberakoa dela adierazi zuen. Azkenik, gogorarazi zuen lanak hasi aurretik sustatzaileak garraio sarearen kudeatzailearekin jarri behar zuela harremanetan.
Horri dagokionez, esan behar da 2023ko uztailaren 27an sustatzaileak aipatutako gaiak argitu zituela eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuela, eta Red Eléctrica de España SAUri helarazi zitzaiola, 2023ko uztailaren 28an.
3.–Onura publikoa zehazki deklaratzeko proposamena (1. fasea).
EDP Renovables España SLUk 2023ko maiatzaren 17an egindako onura publikoko deklarazio eskaerak 2021eko urtarrilaren 21ean eta 2023ko urtarrilaren 27an egindakoak osatzen zituen.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, EDP Renovables España SLUk 2021eko urtarrilean eta 2023ko urtarrilean egindako eskaerak, eta orobat, instalazioak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen zerrendak ere, jendaurrean jarri ziren, hogeita hamar egun baliodunez, iragarkiak jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2021eko otsailaren 25ean, 43. zenbakian, eta 2023ko otsailaren 13an, 30. zenbakian, hurrenez hurren. Gainera, prentsan argitaratu ziren, ukitutako udalen iragarkien taulan ere bai, eta dokumentazioa ere argitaratu zen, Nafarroako Gobernu Irekiaren web-orrian, dagokion fitxan).
Bi prozesuetan aurkeztutako alegazioei erantzuna eman zitzaien Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 59/2023 Ebazpenean, administrazio baimena emanez, instalazioa egin aurretik.
Era berean, betetzat jotzen da abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 146. artikuluan eskatutako kontsultaren tramitea, txostenei erantzuna eman baitzitzaien Ebazpen horretan berean.
4.–Eraikitzeko administrazio baimenaren eta onura publikoko deklarazio zehatzaren proposamena.
Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa aintzat hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian burutu dela, eta proposatu du eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoko deklarazioa ematea EDP Renovables España SLUri, "Tutera I" izeneko eguzki instalazio fotovoltaikoarentzat.
Onura publikoa zehazki deklaratze hau mugatu behar da zenbait ondasun eta eskubidetara, hain zuzen ere, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144., 145. eta 146. artikuluetan eskatzen dena bete den kasuetara, zerrendatuta baitaude Ebazpen honen eranskinean (1. fasea). Ukitutako gainerako ondasun eta eskubideen kasuan (2. fasea), egoki den tramitea bete beharko da.
Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta foru-sektore publiko instituzionala),
EBAZTEN DUT:
1. Eraikitzeko administrazio baimena ematea EDP Renovables España SLUri energia elektrikoa ekoizteko "Tutera I" eguzki instalazio fotovoltaikoa, potentzia instalatuko 13 Mw-koa, eta hari atxikitako transformazio eta ebakuazioko azpiegiturak egiteko, Ablitas, Ribaforada, Fontellas eta Tuterako udal-mugarteetan, eta obrak egiteko hogeita hamasei hilabeteko epea ematea. Zehazki, 2023ko maiatzaren 17an aurkeztu eta 2023ko abenduaren 4an eguneratu ziren exekuzio proiektuak onetsi dira.
2. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, bat etorrita aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin.
3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraiki gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute honako hauetan xedatutakoarekin: Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretua eta haren Jarraibide tekniko Osagarriak JTO-GTE 01etik 23ra; Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua eta haren Jarraibide tekniko Osagarriak JTO-GTL 01etik 09ra; eta Behe tentsioko Erregelamendu elektroteknikoa onesten duen abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretua.
4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzeari buruzko agiria eskatu beharko du. Eskaera horri obra bukaerako ziurtagiria erantsi beharko zaio, teknikari fakultatibo eskudunak izenpetua, bai eta aplikatzekoa den araudian ezarritako gainerako dokumentazioa ere.
5. Instalazio horren (1. fasea) onura publikoa zehazki deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54., 55. eta 56. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan ezarritakoarekin bat; hori horrela, enpresa eskatzailea onuraduna izanen da desjabetze espedientean. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda (1. fasea) ebazpen honen eranskinean dago.
6. Ebazpen hau bidaltzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
8. Ebazpen hau jakinaraztea erakunde hauei: EDP Renovables España SLU; Richard Sada Anton jauna; Gurelur elkartea; Eólica Ablitas SLU; Sistemas Energéticos El Boyal SL; Sustrai Erakuntza Fundazioa; Enerfín Sociedad de Energía SLU; Renovables del Cierzo SLU; Nafarroako Ekologistak Martxan; Ongaitz-Zangozerriko Ekologistak Martxan; Enériz Villafranca José David y Concepción SC; Enagás Transporte SAU; Edistribución Redes Digitales SLU; Telefónica de España SAU; Navarra de Infraestructuras Locales SA (NILSA); Nedgia Navarra SA; I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU; eta Red de Red Eléctrica de España SAUren Lineak mantentzeko eta sarerako sarbideko departamentuak. Gainera, ohartarazten zaie ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean. Errekurtsoaren idazkian, espediente zenbakia adierazi beharko da.
9. Ebazpen hau jakinaraztea Ablitas, Cascante, Tutera, Ribaforada eta Fontellasko udalei; Erriberako Mankomunitateari; Moncayoko Ur Mankomunitateari; Ebroko Konfederazio Hidrografikoari; Defentsa Ministerioaren Azpiegitura Zuzendaritza Nagusiari; eta Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela jurisdikzio organo eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera, eta aurretik Nafarroako Gobernuari errekerimendua egiten ahal zaiola Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 44. artikuluan ezartzen duen moduan eta epean.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 17an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.
"TUTERA I" EGUZKI INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK ETA HARI ATXIKITAKO TRANSFORMAZIO ETA EBAKUAZIO AZPIEGITUREK UKITZEN DITUZTEN ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
"Tutera I" EIFV.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | ||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera (m²) | Azalera okupatua (m²) | |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 859 | 310000000002190363HX | 14883 | 8949 |
Zardoya, Alegría, Ruben | Ablitas | 11 | 858 | 310000000002190362GZ | 15391 | 15391 |
Zardoya, Alegría, Ruben | Ablitas | 11 | 857 | 310000000002190361FB | 14282 | 14282 |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 11 | 855 | 310000000002190359GZ | 14846 | 14846 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 854 | 310000000002190358FB | 854 | 854 |
Andrés, Aguado, Maria | Ablitas | 11 | 853 | 310000000002190357DL | 1190 | 1190 |
Zulaika, Arruti, Jesús Maria; Luisa, Mitxelena, Maria | Ablitas | 11 | 852 | 310000000002190356SK | 2853 | 2853 |
Jose Arriazu Sada eta ondorengoak | Ablitas | 11 | 851 | 310000000002190355AJ | 4782 | 4782 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 850 | 310000000002190354PH | 3746 | 3286 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 849 | 310000000002190353OG | 4052 | 2248 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 848 | 310000000002190352IF | 3339 | 1467 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 847 | 310000000002190351UD | 2735 | 636 |
Ablitasko Udala | Ablitas | 11 | 92040 | 52639 | 1441 | |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 822 | 310000000002190326FB | 702 | 702 |
Sada, Sada, Anastasio | Ablitas | 11 | 821 | 310000000002190325DL | 393 | 393 |
Sada, Sada, Marcelino | Ablitas | 11 | 820 | 310000000002190324SK | 355 | 355 |
Sada, Sada, Maria | Ablitas | 11 | 819 | 310000000002190323AJ | 338 | 338 |
Sada, Sada, Santos | Ablitas | 11 | 818 | 310000000002190322PH | 338 | 338 |
Sanchez, Anton, María Pilar; Sanchez, Anton, Jose Maria; Baigorri, Sanchez, Raul | Ablitas | 11 | 817 | 310000000002190321OG | 1263 | 1263 |
Alegría, Aguado, María Isabel | Ablitas | 11 | 816 | 310000000002190320IF | 1318 | 1079 |
Aznar, Ruiz, Isabel | Ablitas | 11 | 815 | 310000000002190319PH | 1431 | 432 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 814 | 310000000002190318OG | 1611 | 15 |
Ullate, Elizari, Consuelo | Ablitas | 11 | 823 | 310000000002190327GZ | 2171 | 1799 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 824 | 310000000002190328HX | 2593 | 2287 |
Serrano, Soria, Francisco; Serrano, Soria, Rosario; Lopez, Fabriciano; Serrano, Soria, Carmen; Serrano, Soria, Mercedes | Ablitas | 11 | 825 | 310000000002190329JM | 2729 | 2571 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 826 | 310000000002190330GZ | 2569 | 2569 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 827 | 310000000002190331HX | 2556 | 2556 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 835 | 310000000002190339QU | 4171 | 4171 |
Casado, Abadía, Jesús Joaquín; Mendigorria, Serrano, María Rosario | Ablitas | 11 | 834 | 310000000002190338MY | 669 | 542 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 833 | 310000000002190337XT | 1345 | 194 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 837 | 310000000002190341MY | 6217 | 5957 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 832 | 310000000002190336ZR | 1363 | 19 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 831 | 310000000002190335BE | 1631 | 77 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 836 | 310000000002190340XT | 7787 | 7787 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 839 | 310000000002190343WI | 5976 | 5976 |
Zardoya, Alegría, Ruben | Ablitas | 11 | 838 | 310000000002190342QU | 10522 | 10522 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 841 | 310000000002190345RP | 9418 | 9418 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 840 | 310000000002190344EO | 3147 | 3147 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 842 | 310000000002190346TA | 14793 | 12905 |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 11 | 843 | 310000000002190347YS | 1201 | 961 |
"Tutera I" eguzki instalazio fotovoltaikoaren bideak.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | |||||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera | Luzera (m) | Azalera | Zortasuna (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 11 | 793 | 310000000002190297GZ | 163530 | 17 | 85 | 170 | 340 |
Ablitasko Udala | Ablitas | 11 | 92040 | - | 52639 | 95 | 475 | 950 | 1900 |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 11 | 843 | 310000000002190347YS | 1201 | 9 | 45 | 90 | 180 |
Ablitasko Udala | Ablitas | 11 | 92010 | 53428 | 7 | 35 | 70 | 140 | |
"Tutera I" EIFVren erdi tentsioko lurpeko sarea.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | |||||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera | Luzera (m) | Azalera | Zortasuna (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 11 | 793 | 310000000002190297GZ | 163530 | 15 | 30 | 60 | 120 |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 11 | 795 | 310000000002190299JM | 82379 | 350 | 350 | 700 | 1400 |
Zardoya, Alegria, Jose Luis | Ablitas | 11 | 859 | 310000000002190363HX | 14883 | 31 | 31 | 62 | 124 |
Ablitasko Udala | Ablitas | 11 | 92040 | 52639 | 168 | 218 | 437 | 874 | |
Ablitasko Udalaren herri-lurrak | Ablitas | 11 | 843 | 310000000002190347YS | 1201 | 11 | 14 | 29 | 57 |
Ablitasko Udala | Ablitas | 11 | 92010 | 53428 | 12 | 16 | 31 | 62 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 11 | 92060 | 45984 | 10 | 13 | 26 | 52 | |
Agrozardoya SL | Ribaforada | 1 | 205 | 310000000001334327US | 9147 | 235 | 306 | 611 | 1222 |
La Dehesa finkako ureztatzaileen elkartea | Ribaforada | 1 | 211 | 310000000001334333PG | 28078 | 218 | 283 | 567 | 1134 |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | 1 | 91130 | 16414 | 6 | 8 | 16 | 31 | |
La Dehesa finkako ureztatzaileen elkartea | Ribaforada | 1 | 342 | 310000000001334464SJ | 29100 | 169 | 220 | 439 | 879 |
Zardoya, Pérez, Miguel | Ribaforada | 1 | 344 | 310000000001334466FL | 14755 | 169 | 220 | 439 | 879 |
Cornago, Murillo, Jose Luis | Ribaforada | 1 | 864 | 310000000002273381XR | 8974 | 121 | 157 | 315 | 629 |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | 1 | 91150 | 7446 | 17 | 22 | 44 | 88 | |
La Dehesa finkako ureztatzaileen elkartea | Ribaforada | 1 | 391 | 310000000002228754YS | 45049 | 298 | 387 | 775 | 1550 |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | 1 | 91160 | 310000000002275108OF | 1428 | 9 | 12 | 23 | 47 |
La Dehesa finkako ureztatzaileen elkartea | Ribaforada | 1 | 445 | 310000000002275108OF | 9525 | 224 | 291 | 582 | 1165 |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | 1 | 91170 | 6701 | 115 | 150 | 299 | 598 | |
Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa | Ribaforada | 1 | 858 | 310000000001334946GB | 22835 | 1274 | 1656 | 3312 | 6625 |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | 1 | 91380 | 1115 | 148 | 192 | 385 | 770 | |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | 1 | 91080 | 29053 | 103 | 134 | 268 | 536 | |
Ribaforadako Udala | Ribaforada | 1 | 91370 | 6058 | 324 | 421 | 842 | 1685 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 10 | 92160 | 9834 | 463 | 602 | 1204 | 2408 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 10 | 92110 | 15775 | 1640 | 2132 | 4264 | 8528 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 10 | 92100 | 5303 | 6 | 8 | 16 | 31 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 10 | 92090 | 13306 | 472 | 614 | 1227 | 2454 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 10 | 92010 | 38330 | 26 | 34 | 68 | 135 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 10 | 92000 | 28875 | 498 | 647 | 1295 | 2590 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 10 | 92070 | 9041 | 5 | 7 | 13 | 26 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 5 | 92070 | 14631 | 766 | 996 | 1992 | 3983 | |
Fontellasko Udala | Fontellas | 6 | 91110 | 16092 | 1352 | 1758 | 3515 | 7030 | |
Fontellasko Udala | Fontellas | 5 | 91180 | 16312 | 397 | 516 | 1032 | 2064 | |
Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa | Fontellas | 5 | 115 | 310000000001195774ET | 21686 | 1060 | 1378 | 2756 | 5512 |
Fontellasko Udala | Fontellas | 5 | 91010 | 7387 | 292 | 380 | 759 | 1518 | |
Fontellasko Udala | Fontellas | 4 | 91020 | 13279 | 1123 | 1460 | 2920 | 5840 | |
Ablitasko Udala | Ablitas | 4 | 91530 | 8421 | 275 | 358 | 715 | 1430 | |
Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa | Fontellas | 4 | 69 | 310000000001195651YI | 17710 | 318 | 413 | 827 | 1654 |
Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa; Sustapen Ministerioa (Errepideen Zuzendaritza nagusia) | Tutera | 35 | 268 | 310000000001381358SH | 24003 | 272 | 354 | 707 | 1414 |
Autopista Vasco Aragonesa SA, Cesa; Sustapen Ministerioa (Errepideen Zuzendaritza nagusia) | Tutera | 35 | 335 | 310000000001381413TO | 25163 | 132 | 172 | 343 | 686 |
Tuterako Udala | Tutera | 35 | 91630 | 16384 | 2180 | 2834 | 5668 | 11336 | |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 92330 | 265 | 16 | 21 | 42 | 83 | |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Tutera | 36 | 132 | 310000000001381521DJ | 8585 | 25 | 33 | 65 | 130 |
Sancho, Martinez, Rafael; Sancho, Martinez, Roberto; Sancho, Martinez, Luis | Tutera | 36 | 133 | 310000000001381522FK | 12415 | 119 | 155 | 311 | 621 |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 92350 | 1022 | 5 | 4 | 8 | 16 | |
Sancho, Martinez, Rafael; Sancho, Martinez, Roberto; Sancho, Martinez, Luis | Tutera | 36 | 136 | 310000000001381524HB | 817 | 15 | 12 | 24 | 47 |
Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | Tutera | 36 | 137 | 310000000001381525JZ | 320 | 28 | 22 | 44 | 89 |
Simon, San Andres, Maria Jesus | Tutera | 36 | 123 | 310000000001381512UA | 9699 | 148 | 119 | 237 | 475 |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 92370 | 8131 | 43 | 34 | 69 | 138 | |
Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | Tutera | 36 | 267 | 310000000001381632QT | 683 | 40 | 32 | 63 | 127 |
Trenbide Azpiegituren Administratzailea | Tutera | 36 | 1 | 310000000001381429KX | 14226 | 4 | 3 | 6 | 13 |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 93380 | 2896 | 7 | 5 | 11 | 22 | |
Tuterako Udala | Tutera | 37 | 93400 | 3959 | 6 | 5 | 9 | 18 | |
Nafarroako Foru Komunitatea (Errepideak) | Tutera | 37 | 538 | 310000000001382068IS | 1834 | 103 | 82 | 164 | 328 |
Tuterako Udala | Tutera | 37 | 92480 | 2999 | 42 | 33 | 67 | 133 | |
Garcia, Francés, Luis; Garcia, Francés, Ana Maria | Tutera | 37 | 539 | 310000000001382069OD | 74882 | 247 | 197 | 395 | 790 |
"Tutera I" EIFVren aireko erdi tentsioko sarea.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | |||||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera (m²) | Luzera | Azalera | Zortasuna (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | |
Tuterako Udala | Tutera | 35 | 91630 | - | - | - | - | 22 | 154 |
Marín, Orta, Jesús | Tutera | 35 | 208 | 310000000001381309QT | 708 | 1 eta 3 | 15 | 23 | 161 |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Tutera | 35 | 342 | 310000000001381420OD | 1061 | - | 26 | 182 | |
Tuterako Udala | Tutera | 35 | 91480 | - | 605 | - | - | 3 | 6 |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 92360 | - | 19287 | - | - | 2 | 4 |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 92370 | - | 8131 | - | - | 11 | 55 |
Tuterako Udala | Tutera | 35 | 91410 | - | - | - | - | 31 | 217 |
Tuterako Udala | Tutera | 35 | 92310 | - | - | - | - | 12 | 84 |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 92340 | - | - | - | - | 16 | 112 |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Tutera | 36 | 279 | 310000000001381642IS | 631 | - | - | 22 | 154 |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 92320 | - | - | - | - | 20 | 140 |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Tutera | 36 | 278 | 310000000001381641UA | 1253 | 2 eta 4 | 15 | 31 | 217 |
Tuterako Udala | Tutera | 36 | 92330 | - | - | - | - | - | 8 |
Ebroko Konfederazio Hidrografikoa | Tutera | 36 | 132 | 310000000001381521DJ | 1142 | - | - | - | 1 |
"Tutera I" eguzki instalazio fotovoltaikoaren erdi tentsioko sarearen zulaketa gidatua.
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK | |||||||
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | Katastroko erreferentzia | Azalera (m²) | Luzera (m) | Azalera | Zortasuna (m²) | Aldi baterako okupazioa (m²) | |
Autopista Vasco-Aragonesa CESA; Sustapen Ministerioa (Errepideen Zuzendaritza nagusia) | Tutera | 35 | 268 | 310000000001381358SH | 24003 | 11 | 15 | 30 | 61 |
Tuterako Udala | Tutera | 35 | 91380 | - | 10390 | 47 | 63 | 125 | 251 |
Autopista Vasco-Aragonesa CESA; Sustapen Ministerioa (Errepideen Zuzendaritza nagusia) | Tutera | 35 | 335 | 310000000001381413TO | 25163 | 25 | 33 | 66 | 133 |
Iragarkiaren kodea: F2408161
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
