112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

60/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zuzentzen dituena Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 5eko 13/2024 Foru Aginduan atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez, erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak onesten dira, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko.

Oharturik akatsak daudela Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 5eko 13/2024 Foru Aginduan, zeinaren bidez onesten baitira erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko, bidezkoa da hura zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz. Izan ere, artikulu horretan esaten denez, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza eman duen organoari dagokio.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 5eko 13/2024 Foru Aginduan atzemandako akatsak. Foru agindu horren bidez, erabilitako ibilgailuen eta itsasontzien salmentako batez besteko prezioak onesten dira, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatzeko. Hauxe da zuzenketa:

Foru agindu honekin batera doan I. eranskinean agertzen dira lehenbiziko matrikulazioaren ondoko lehen urtean erabilitako turismo-ibilgailuen eta lur orotariko ibilgailuen batez besteko prezioak, eta bertan 2024rako balioak aldatu dira Renault markako ibilgailuetan.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 23an.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

I. eranskina.–Lehenbiziko matrikulazioaren ondoko lehen urtean erabilitako turismo-ibilgailuen eta lur orotariko ibilgailuen batez besteko prezioak; 2024rako balioak aldatu dira Renault markako ibilgailuetan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2408433