112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

56E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, zeinaren bidez 50.000 euro gehitzea onesten baita "Artea eta Kultura 2024" programaren barruko arte jarduerak egin ditzaten Nafarroako udalerriei dirulaguntzak emateko deialdiaren kredituari. DDBN identifikazioa: 749922.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak eman martxoaren 18ko 19E/2024 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako udalerriei dirulaguntzak emateko deialdi bat onetsi zen "Artea eta Kultura 2024" programaren barruko arte jarduerak egin ditzaten.

Deialdi hori arautzen duten oinarrietan, 3. oinarrian zehazki, honako hau ezartzen da:

"3.1. Laguntza hauek Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2024rako gastu-aurrekontuaren kargura finantzatuko dira, eta horretarako gehienez 600.000 euro bideratuko dira 2024ra luzatutako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan "Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak" izena duen A20002-A2500-4609-334100 partidaren kargura.

Baimendutako kredituari 50.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin."

Aintzat hartuta 2024rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legea onetsi dela, unitate kudeatzaileak proposatu du deialdiaren kredituari 50.000 euro gehitzea, 2024ra luzatutako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan "Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak" izena duen A20002-A2500-4609-334100 partidaren kargura.

Kasu honetan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena ikusita eta, horrenbestez, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.–Baimentzea deialdiaren aurrekontu-kredituari 50.000 euro gehitzea, 2024ra luzatutako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan "Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak" izena duen A20002-A2500-4609-334100 partidaren kargura.

2.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.–Foru agindu honek ez dakar eskaerak aurkezteko beste eperik.

4.–Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2407420