1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
24E/2024 FORU AGINDUA, apirilaren 27koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak eman, behin betiko onesten duena Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa, 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatiei eragiten diena, Pedro Ángel Aicua Pascualek eta Gonzalo Fidalgo Alonsok sustatua.
Caparrosoko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Caparrosoko 11. poligonoko 151. lurzatiaren zati bateko lurzoruaren sailkapena aldatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatua izatera igarotzeko, eta puntu horretan hiri-lurzoruaren muga aldatzea, S.G.Z.V.-3 sistema orokorra eta bizitegi-erabilerako hiri-lurzorua handitzeko. Era berean, jarduketa asistematiko bat mugatzen da (A.A.-1), hirigintza-kudeaketaren ondorioetarako.
Proposamenak, berdeguneetako S.G.Z.V.-3 sistema orokorra zabaltzeaz eta jarduketa asistematiko bat (A.A.-1) mugatzeaz gain, 11. poligonoko 104. lurzatirako lerrokadurak aldatzen ditu, eta bere horretan uzten ditu indarrean dauden plangintza-tresnetan eremu horretarako ezarritako gainerako determinazioak.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 22E/2024 Ebazpenaren bidez, Caparrosoko Udal Plan Orokorra 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatietan aldatzeari buruzko ingurumen txosten estrategikoa egin zen, Pedro Angel Aicua Pascual jaunak sustatua, ingurumen ukipen esanguratsurik eragiten ez zuela iritzita.
Ebazpen hori 2024ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 15ekoan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Caparrosoko Udal Plan Orokorraren aldaketa, 11. poligonoko 104., 149. eta 151. lurzatiei eragiten diena, Pedro Ángel Aicua Pascualek eta Gonzalo Fidalgo Alonsok sustatua.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileei jakinaraztea eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalera eta Herri-lurren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Caparrosoko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko apirilaren 27an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2407164