1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1778/2024 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena bidezkoa dela izangaiak kontratatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 2568/2022 Ebazpenaren bidez, sarrera-prozeduraren bidezko deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen gehienez ere hamabost lanpostu betetzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.
Ekainaren 5eko 1926/2023 Ebazpenaren bidez, deialdirako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 9an.
Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak puntuazio handiena duten eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituzten izangaiak kontratatzeko proposamena egin zuen. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko apirilaren 5ean.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak eman maiatzaren 2ko 1608/2024 Ebazpenaren bidez, Maite Díaz Torquemada andrea baztertu da sarrera-prozeduraren deialditik, ez baitu deialdiaren 2.1.b) oinarrian adierazitako baldintza.
Proposatutako izangaietako batek, María Sol Pastor Hernández andreak, uko egin dio hautapen prozesuari.
Gainerako izangaiek behar zen epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da haiek kontratatzea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Xedatzea honako izangai hauen kontratazioa erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratudun finko gisa:
HUARTE YARNOZ, MARÍA TERESA
MARTÍN GIMENO, GEMA
CASQUERO LEÓN, MARÍA PILAR
GARCÍA MORIONES, PABLO
MARTÍNEZ ESLAVA, MARÍA GLORIA
SESMA CELORRIO, ALICIA
TRINCADO MARÍN, RAÚL
OCHOA NAVARRO, ISABEL MARGARITA
GALINDO PAREJO, MARÍA ISABEL
GOÑI PERUCHENA, EDUARDO MIGUEL
AYENSA MORENO, PATRICIA JOSEFA
MARCOS DÍEZ, ZULEJKA MARÍA
LEÓN ZARO, JUANA MARÍA
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izangaiek behar den kontratua sinatu beharko dute 2024ko uztailaren 29an, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalean.
Kontratua sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanaldi partzialeko aldizkako lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atalera; Nafarroako Foru Ogasuneko Administrazio Atalera; Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ezen ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
HUARTE YARNOZ, MARIA TERESA | 0009448 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
MARTIN GIMENO, GEMA | 0009444 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
CASQUERO LEÓN, MARIA PILAR | 0009429 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
GARCIA MORIONES, PABLO | 0009437 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
MARTINEZ ESLAVA, MARIA GLORIA | 0009432 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
SESMA CELORRIO, ALICIA | 0009438 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
TRINCADO MARIN, RAUL | 0009439 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
OCHOA NAVARRO, ISABEL MARGARITA | 0009446 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
GALINDO PAREJO, MARIA ISABEL | 0009450 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
GOÑI PERUCHENA, EDUARDO MIGUEL | 0009441 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
MARCOS DIEZ, ZULEJKA MARIA | 0009442 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
AYENSA MORENO, PATRICIA JOSEFA | 0009440 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
LEON ZARO, JUANA MARIA | 0009441 | EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA | NAFARROAKO FORU OGASUNA | LAN. PARTZ. ALDIZK. LAN KONTR. FINKOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2407577