112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

113/2024 EBAZPENA, maiatzaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko destinoak.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 28an emandako 312/2023 Ebazpenaren bidez, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18koan.

Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun horiek, hasiera batean, bi ikasturte oso iraunen dutela, 2024ko irailaren 1ean hasita.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko diote zentroko zuzendariari. Memoria hori ikastetxeko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Memoriaren balorazioa Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Horrenbestez, deialdi horretan adierazitako prozedura bukatu ondoren, eta hautapen organoak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behean adierazten den irakasleari zerbitzu eginkizunak ematea, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu-lehiaketaren deialdiaren ondorioz:

–Ainhoa Díaz Piñar andrea, zerbitzu eginkizunak Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) Informazioaren eta Hedabideen Arloan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak).

2. Zerbitzu eginkizunetako egoera horrek 2024ko irailaren 1etik 2026ko abuztuaren 31ra bitarte izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko Nominen Atalera, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 3an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2407302