1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1909/2024 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen baitira, industria ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen baitzaie.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 2812/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industria ingeniari teknikoen bi lanpostu, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 357/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko otsailaren 13an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 2005/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko ekainaren 13an.
Oposizio-lehiaketa bukatuta, kalifikazio epaimahaiak proposamena egin zuen puntuazio handiena izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko apirilaren 16an.
Eskatutako dokumentazioa behar zen epean aurkezturik eta proposatutako izangaiek betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Igor Mitxaus Nieto jauna eta Iñaki Elías López jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, industria ingeniari teknikoen lanpostuetan aritzeko.
2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
3. Izendatutako izangaiek 2024ko ekainaren 10ean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian edo Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, destinoa zein den.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez badute, ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
4. Ebazpen hau igortzea Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | TXANDA | LANPOSTUA | DEPARTAMENTUA | ATXIKIPEN ESPARRUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HERRIA | EREMUA |
MITXAUS NIETO, IGOR | Irekia | 0037405 | HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA | LANGILERIAREN ETA AZPIEGITUREN ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
ELÍAS LÓPEZ, IÑAKI | Irekia | 0002604 | INDUSTRIAKO ETA ENPRESEN TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA DIGITALERAKO DEPARTAMENTUA | ENERGIA, ENPRESA I+G+B ETA EKINTZAILETZA ZN | FUNTZIONARIOA | IRUÑA | EREMU MISTOA |
Iragarkiaren kodea: F2407993