112. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Marta Jáuregui Virto andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuko Parte-hartze eta Hedapen Ataleko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Marta Jáuregui Virto andrea, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Berrikuntza, Parte-hartze, Ikuskapen eta Hedapen Zerbitzuko Parte-hartze eta Hedapen Ataleko burua. Kargu-uzteak 2024ko maiatzaren 22an izanen ditu ondorioak, eta horixe izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuko Etxebizitza Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 17an.–Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria, Begoña Alfaro García.

Iragarkiaren kodea: F2408103