1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1887/2024 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez zeladore lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, behar diren izangaiak funtzionario izendatzen dituena eta xedatzen duena bidezkoa dela kontratazioak egitea horrelako lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean zeladore lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 10eko 342E/2023 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an.
Merezimenduak baloratzeko fasea bukaturik, 2023ko irailaren 27an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen puntuazio handiena lortu zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 30eko 3658/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren eta haien kontratazioa xedatu zen.
Ondoren, zenbait izendapen proposamen osagarri sortu ziren, bai eta haien izendapen osagarriak ere.
Bigarren izendapen osagarria egin ondoren, María Isabel Noáin Gil andreak eta Rosa Telletxea Sagaseta andreak uko egin diote lanpostuari.
Deialdiaren oinarrietan ezarritakoari jarraikiz, 2024ko apirilaren 24an, deialdiaren web-fitxan argitara eman zen hirugarren izendapen proposamen osagarria, zerrendan agertzen ziren hurrengo izangaiekin.
Gainerako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako izangai hau Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zeladore lanpostuan aritzeko:
VALLEJO JIMÉNEZ, BEGOÑA
2. Xedatzea bidezkoa dela izangai honi lanaldi partzialeko kontratu finkoa egitea lan-araubidean:
AQUERRETA UNZUE, AINHOA
3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.
4. Izangaiak 2024ko ekainaren 4an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duen izangaiak behar den kontratua sinatu beharko du 2024ko ekainaren 4an.
Lanpostuaren jabetza hartzen ez dutenek edo, kasua bada, lan-kontratu finkoa sinatzen ez dutenek, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario edo lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte.
5. Adieraztea Ainhoa Aquerreta Unzue andreak euskarazko jakite-maila zehaztuta duten lanpostu elebidunak betetzeko prozesuetan besterik ezin izanen duela parte hartu, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak ezartzen duen moduan.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoarekin.
7. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | LANTOKIA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZA |
VALLEJO JIMÉNEZ, BEGOÑA | 70848 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | FUNTZIONARIOA | |
AQUERRETA UNZUE, AINHOA | 72829 | NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA | IRUÑA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA, LP | EUSKARAZKO B1 MAILA |
Iragarkiaren kodea: F2408003