1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
43/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, María Aránzazu Areta Cebrián andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoaren Koordinaziorako eta Kalitaterako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.
Hala xedatzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarrian abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako betetzen ahal dira, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Halaber, izendatua izateko proposatu den pertsona zein departamenturi dagoen atxikirik, departamentu horren titularraren adostasuna beharko du. Horri dagokionez, espedientean jaso dira bai Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emandako aldeko txostena, bai Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren adostasuna.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. María Aránzazu Areta Cebrián andrea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Turismoaren Koordinaziorako eta Kalitaterako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2024ko maiatzaren 20tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da burutzan aritzeko lehenbiziko eguna.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Turismo Zuzendaritza Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 17an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.
Iragarkiaren kodea: F2408008