1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
155E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Álvaro Echávarri Urbiola jauna, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoko burua.
Álvaro Echávarri Urbiola jaunak, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoko buruak, jakinarazi du uko egiten diola burutzari; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 1/2020 Foru Aginduaren bidez izendatu zen bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoei langileen arloan dagozkien eskudantziak,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Álvaro Echávarri Urbiola jauna, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko maiatzaren 19an izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, departamentuko Langileria Bulegoari eta Nekazaritza Zerbitzuari.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 17an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: F2408097