5. HAUTESKUNDE PROZEDURA
IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA
Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa
Vicente Ager Iciz jaunak, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak,
Aditzera ematen du ezen Hauteskundeen-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.1.b eta 14.3 artikuluetan ezarritakoarekin bat, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordea behin betiko eratu dela, kide hauek dituela:
Lehendakaria: Sandra Vázquez Calatayud andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratua.
Kideak: María Paz Benito Oses andrea, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratua; María Luisa Corbacho Simón andrea, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratua, eta Celso Galar Baranguá jauna eta Olivier Izal Sultán jauna, Iruñeko Abokatuen Elkargoak hautatutako kide ez-judizialak.
Idazkaria: Vicente Ager Iciz jauna, Iruñeko Epaitegi Dekanoko Justizia Administrazioaren letradua.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Idazkaria, Vicente Ager Iciz.
Iragarkiaren kodea: J2408266