111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

LIZARRAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen behin betiko eraketa

Leyre García Zamarbide andreak, Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak, honako honen bidez aditzera ematen du:

Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 11.1.b artikuluan ezarritakoaren arabera, behin betiko eratu da Lizarrako Eskualdeko Hauteskunde Batzordea. Bokal ez-judizialak izendatu dira, eta, beraz, honako hau da Batzordearen eraketa:

–Lehendakaria: Adrián Cámara del Río jauna.

–Bokal judiziala: Irene Ferrary Merino andrea.

–Bokal judiziala: Virginia Fernández Carrasco andrea.

–Bokal ez-judiziala: Rubén Azanza Diez jauna.

–Bokal ez-judiziala: Maite Ganuza Monreal andrea.

–Idazkaria: Leyre García Zamarbide andrea.

Hori guztia jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2024ko maiatzaren 22an.–Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Leyre García Zamarbide.

Iragarkiaren kodea: J2408269