111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA

Administrazio arteko lankidetza-hitzarmena, honako hauekin: Tuterako Valle del Ebro BHI, Nafarroan Bi+ ikerkuntzako batxilergoa garatu nahi duen elkartea eta UHUNeko Tuterako Consorcio Centro Asociado zentro elkartuaren partzuergoa. Jendaurrean jartzea

Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko buruak 2024ko apirilaren 16an emandako ebazpen baten bidez, administrazio arteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen honako hauekin: Tuterako Valle del Ebro BHI, Nafarroan Bi+ ikerkuntzako batxilergoa garatu nahi duen elkartea eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko Tuterako Consorcio Centro Asociado zentro elkartuaren partzuergoa. Helburua da erakunde/entitateen jarduna kokatzea eta koordinatzea haien helburuekin zerikusia duten jardueretan. Hitzarmenaren helburua eta beharra partaideen interes orokor eta komunaren eskutik dator, Nafarroako gazteen artean ikasketa eta ikerketa zientifikoaren parametroen araberako bilaketa-grina sustatuko duten ekintzak garatzeko. Hori, berez, interes publikoa da, eta horren beharra nabarmenagoa da gaur egun, gazteen gaitasuna hobetzeko azken helburua bilatuz, haien garapen orokorra sustatzearen bidez. Hain zuzen, hitzarmenaren I. eranskina bideratuta dago URANIA IV: Congreso Navarro de Jóvenes Investigadores izeneko biltzarra garatzera.

Ebazpena jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari, (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Halaber, komunitate honen egoitza elektronikoan egonen da interesdunen eskura: https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0.

Tuteran, 2024ko maiatzaren 16an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2407884