111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

Xehetasun-azterketa, San Vicenteko 7. poligonoko 37. lurzatian. Hasierako onespena

Urraulbeitiko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea San Vicenteko (Urraulbeiti) 7. poligonoko 37. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Elena Ibero Alvirak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Urraulbeitin, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2408127