2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Xehetasun-azterketa, Serna industrialdeko S-1, AR-1, UE-1 sektoreko 3. etxe-saila osatzen duten 3.1, 3.2, 3.3 eta 3.4 lurzatien eremuan. Hasierako onespena
Tuterako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 17an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun azterketa bat, Tuterako Serna industrialdeko S-1, AR-1, UE-1 sektoreko 3. etxe-saila osatzen duten 3.1, 3.2, 3.3 eta 3.4 lurzatien eremuan, lerrokadurak aldatzeko. Proiektu hori Oleosandua SLk sustatu du, bat etorriz María Eguaras Martínez arkitektoak 2024ko otsailean idatzitako proiektuarekin.
Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.
Tuteran, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2407804