2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
Hirigintza-hitzarmena, 5. poligonoko 99. lurzatian. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek onetsi zituen aho batez:
Lehenengoa.–Hasiera batez onestea hirigintza-kudeaketarako hitzarmenaren proposamen bat, xedea duena arautzea honako bi hauen arteko lankidetza: Santakarako Udala, batetik, eta herriko 5. poligonoko 99. lurzatiaren jabea, bestetik. Lankidetza horren helburua da lurpeko kanalizazioa egitea Agoitz kalean eta kale horren eta Oibarko errepidearen arteko bidegurutzean, bertan sartzeko elektrizitate-horniduraren, argiteria publikoaren eta telekomunikazioen datu-sarearen zerbitzuak. Hori guztia, igorritako testuarekin bat etorriz.
Bigarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Hirugarrena.–Erabaki hau Santakarako (Nafarroa) 5. poligonoko 99. lurzatiaren jabeari jakinaraztea.
Santakaran, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2407824