111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Udal Planeko UE-9 unitatearen gaineko birpartzelazio-proiektua, hirigintza-hitzarmena eta urbanizazio-proiektua. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Orontzeko Udal Planeko UE-9 unitatearen gaineko birpartzelazio-proiektua, hirigintza-hitzarmena eta urbanizazio-proiektua;Maitane eta Amaia Andueza Gastesik, Javier Montes Anduezak eta Iñaki Andueza Anautek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Orontzen, 2024ko apirilaren 30ean.–Alkateordea, Silvia Pena Lorente.

Iragarkiaren kodea: L2407863