111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Herri-lurren okupazioa, Zandioko 6. poligonoko 102. lurzatian, ur-biltegi bat eta ur-kanalizazio bat egiteko. Jendaurrean jartzea

Olaibarko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

a) Zandioko 6. poligonoko 102. lurzati komunalaren 386,50 m²-ko desafekzioa eta okupazio-espedientea onestea, ur-biltegi bat eta ur-kanalizazio bat egiteko, Zandio eta Otsakain herriak hornitzeko helburuarekin. Proiektuaren sustatzailea S.C.P.S.A. da.

b) Aipatu okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

c) Espedientea 15 egunean jendaurrean edukitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan xedatutakoarekin, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.

d) Alegaziorik egiten ez bada, espedientea bidaliko zaio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalari, bidezkoa bada onets dezan.

Olaibarren, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2407864