111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, U.A. 1.5 eta U.A. 1.6 hirigintzako jarduketa unitateena. Hasierako onespena

Otsagabiako Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat U.A. 1.5 eta U.A. 1.6 hirigintzako jarduketako unitateetako "C1" eta "C2" lurzatietan.

Helburua da lurzati horietarako zehaztapen espezifikoak definitzea, lurzatiaren iparraldean ataripe bat egiteko, eraikin nagusiari atxikia. Horretarako, zurezko hiru isurkiko estalki inklinatu bat eraikiko da, material bereko zutabeak izango dituena eraikinaren iparraldean, hoteleko bezeroek erabil dezaten, egoteko eremu edo jantokiaren zati gisa, hala nahi badute.

Horretarako, beharrezkoa da eraikigarritasuna birbanatzea jarduketa-unitatearen barruan, bai eta determinazio xehakatuen aldaketa batzuk egitea ere.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hura azter dadin eta egoki jotzen diren erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez daitezen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2408080