2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa, 7. eremuko determinazio xehatuetan (Dorreko eta Zuluetako industrialdearen alde berria). Hasierako onespena
Udalak 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen, aho batez, aldaketa egitea 7. eremuko determinazio xehatuetan (Dorreko eta Zuluetako industrialdearen alde berria), Nervión Cai SAk sustaturik.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (9:00etatik 14:00etara), aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noain Elortzibarren, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2407898