2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Leitzako Udalak, 2022ko maiatzaren 10ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantza aldatzea.
Erabaki hori 2023ko urtarrilaren 12an argitaratu zen, 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Epe hori iragandakoan inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsirik gelditu da aipatu ordenantzen aldaketa; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legean eman dion idazketaren ariora.
Leitzan, 2024ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
"TARIFEN ERANSKINA
–Ehorztea lurrean edo panteoian astegunetan: zerbitzuaren kostua.
–Ehorztea lurrean edo panteoian jaiegunetan: zerbitzuaren kostua.
–Nitxoan ehorztea astegunetan: zerbitzuaren kostua.
–Nitxoan ehorztea jaiegunetan: zerbitzuaren kostua.
(...)"
Iragarkiaren kodea: L2407330