2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Eskumenak beste baten esku uztea
Leitzako Udaleko alkateak, 2024ko apirilaren 30ean, 2024/0132 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
"Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluaren edukia, haren arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak du urbanizazio proiektuen onespena egiteko eskumena.
SL 3.2. urbanizazioko kostu banaketaren proiektua eta urbanizazio proiektua onartu behar dira. Erasandako lursailen artean 2. poligonoko 546 lursaila dago, alkatearen amaginarrebaren jabetzakoa dena,
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluko 2-b) apartatua aplikatu beharrez, abstenitzera behartuta dago alkatea.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21 eta 23.4 artikuluaren eta horrekin bat heldu direnen edukia, baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5, 44 eta 47. artikuluena eta horiekin bat heldu direnena ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.
Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatua, haren arabera argitaratu behar baita erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean,
ERABAKI DUT:
1.–Aipatutako kostuen banaketaren proiektuaren eta urbanizazio proiektuaren espedientean esku ez hartzea eta horiek aurrera eramateko beharrezkoak diren akordio guztiak egiteko eskumena Leitzako Udaleko lehengo alkateorde Maider Amantegi Urdalletaren esku uztea.
2.–Leitzako Udaleko lehengo alkateorde den Maider Amategi Urdalletari eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren egunetik izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak aurreikusten dituen baldintzetan.
3.–Ebazpen honen berri ematea Leitzako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera."
Leitzan, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2407274