2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARDA
Birpartzelazio proiektua, Udal Planeko SR-1 unitatean. Hasierako onespena
Legardako Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen SR-1 unitatearen birpartzelazio proiektua, Udalak berak sustatuta. Halaber, erabaki zuen indarrik gabe uztea SR-1 sektorea birpartzelatzeko behin betiko onespenaren erabakia (2023ko azaroaren 27koa). Beraz, espedientea artxibatuko da eta bertan behera utziko dira partzelatzeko eta eraikitzeko lizentziak, birpartzelazioa eginen den unitate osoan. Proiektuaren espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan ezarritakoarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen legegintzako foru-dekretua).
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako idazkaritzaren bulegoetan eta gardentasun atarian, helbide honetan:
http://legarda.sedelectronica.es.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Legardan, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L2408086