111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herri-lurren okupazioa, erlauntzak jartzeko. Jendaurrean jartzea

Funesko Udalak, 2024ko maiatzaren 13an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Lehenengoa.–Hasiera batez onestea baldintza-agiri bat, herri-lurrak okupatzeko 10. poligonoko 280. lurzatian (Hondo Mural parajea, Milagroren eta Funesen arteko muga), Jesús María Navarro Solak bi erlauntza jar ditzan.

Bigarrena.–Jendaurrean jartzea baldintza-agiria, iragarkia jarriz Nafarroako Aldizkari Ofizialean, udal honetako iragarki-taulan eta web-orrian 15 egun baliodunez, alegazioak, erreklamazioak nahiz iradokizunak aurkez daitezen.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia iraganik, aipatu espedientea igortzea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, beharrezko baimena eman dezan egiazki okupatu aurretik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2024ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2407767