111. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Kontribuzio bereziak ezartzea eta arautzea, sareak berritzeagatik. Jendaurreko informazioa

Cintruenigoko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espediente bat, sareak berritzeko obrak direla eta, Cintruenigoko (Nafarroa) kale hauetan: San Martin, Arturo Navascués, Ramón Resa, Toribio Laínez (partez), Soledad Chivite (partez) eta Nafarroa etorbidea (partez).

Erabakia eta espedientea jendaurrean jarriko dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Obrak gauzatzeak edo zerbitzuak jarri edo handitzeak ukitutako jabe edo titularrek aukera dute zergadunen elkarte administratibo bat sortzeko epe berean; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoarekin.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da ezen, jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik edo erreklamaziorik, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Cintruenigon, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2407975